Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zein urruti den udaberria

Otsailean autokarabana eta furgoneta bana abiatuko dira Trintxerpetik Serbiarantz. Arropa bildu dute Belgradeko kaleetan bizi diren errefuxiatuei banatzeko.

asier perez-karkamo
Pasaia
2017/01/20
Mundu Berri elkartea

Mundu Berriren egoitzan (irudian) hasi ziren materiala sailkatzen, baina biltegi handi bat utzi behar izan diete

Urte berriak gauza onik ez die ekarri Belgradeko autobus geltokiaren atzealdeko pabilioi zaharretan babesa aurkitu duten bi mila inguru errefuxiatuei. Ia denak gizonak dira, adingabeak asko. Indartsuenak heldu dira Serbiara, Mazedoniako muga gainditu ezinda Bulgariako baso arriskutsuetan barrena saiatuta. Ia ezer ez zuten Mazedoniara iritsi zirenean, eta batere gabe ailegatu dira Serbiako hiriburura, mafien laguntza preziatuari esker. Urte berriak ez die ezer onik ekarri, negu gorria, elurra, eta hamar gradu azpitik beherako tenperaturak. Otsaila hasieran autokarabana eta furgoneta bana abiatuko dira Trintxerpetik Belgraderantz. Barruan, 500 manta, 2.000 pare galtzerdi, beste horrenbeste pare eskularru eta zientoka beroki. Azahara Alejo donostiarraren ekimenez egin da bilketa, eta Mikel Rodriguez mutil lagun trintxerpearraren eta Errenteria kalean egoitza duen Mundu Berri Cannabis Elkartearen laguntzarekin antolatu du. Abuztuan Greziara bidaiatu zuen Alejok, ahal zuen heinean zerbaitetan laguntzeko. “Nire kabuz joan nintzen, Atenasera. Kotxe bat alokatu nuen eta nire laguntza eskaini nien boluntario taldeei”. Hiriburuan mugimendu handia ikusi zuen, iheslari uholdea kalean eta squad-etan, errefuxiatuei aterpe emateko okupatutako eraikinetan. Eta boluntario asko, ikasleak batez ere. “Janaria banatzen aritu nintzen alokatutako kotxearekin. Pampiraiki biltegian [boluntarioek zeregin horretarako egokitu duten eraikin handia] janaria jaso eta squad-etara eramaten nituen, han bana zitzaten”. Askori gertatzen zaien bezala, bihotza mila puskatan zuela itzuli zen Alejo Greziatik. Horregatik, neguaren etorrerak errefuxiatuen bizi baldintzetan edukiko zuen eragina itzela kontuan izanik, kanpaina bat antolatzea erabaki zuen. Eta, mutil lagunarekin hitz eginda [bera ere egon izan da Grezian], Mundu Berriko lagunei arropa eta janari bilketa egitea proposatu zieten. “Eta Azaharari laguntzea erabaki genuen”, kontatu du Leire Azurmendi elkarteko kideak. Erantzunak gainditu ditu Abenduan egin zuten bilketa, “eta segituan eskutik joan zitzaigun”, aitortu du Azurmendik. Sare sozialen eta ahoz ahokoaren bitartez zabaldu zen, eta bat-batean jende andana hasi zitzaien arropa bete poltsekin hurbiltzen. “Erantzunaren beldur ginen, gurea berez cannabis elkarte bat delako, gure xedea hori delako, baina erantzuna izugarria izan da. Emakume batek deitu zuen arropa sailkatzen laguntzeko, eta nik badaezpada esan nion, ‘bueno, hau cannabis elkarte bat da, bazkideak porroak erretzera etortzen dira hona’, eta erantzun zidan, ‘ez zait inporta, zuek egin nahi duzuena’, eta laguntzera etorri zen”.

Bat-batean jende andana hasi zitzaien arropa bete poltsekin hurbiltzen

Abenduan, iraungitzen ez den janaria, higieneko produktuak eta neguko arropa bildu zituztela azaldu du Azurmendik. “Jende asko hona etortzen zen zuzenean, baina beste leku batzuetan ere egin dituzte bilketa txikiak, gero hona ekartzeko”. Hala, besteak beste, Irungo Eguzkitza ikastetxean eta Antxoko Txirrita euskaltegian jarri zituzten arropa biltzeko guneak. “Azahararen amak lantokian bildu zuen arropa, Hondarribiko Biondar jatetxean, eta hiru aldiz bete du bere garajea eraman diotenarekin. Sinistu ezinda dago”. Hasierako asmoa jasotakoa Atenasera bidaltzea zen eta Alejok jakinarazi duenez, une batetik bestera furgoneta bat hara bidaliko dute, hiru paletekin: “Valentziara Seur enpresaren bitartez eramango dugu eta gastuak Mundu Berrik ordainduko ditu. Valentziatik, Seurrek berak bidaliko du Atenasera, doan, bidalketa humanitario bezala”. Baina, Atenasen lanean dihardutenekin harremanetan jarri zenean, Serbiara joateko eskatu zioten, “neguan egoera askoz okerragoa delako Belgraden, jendea hotzez ari delako hiltzen. Plana aldatzea erabaki genuen, eta urtarrila bukaeran egun batzuk libre ditudanez, autokarabana bete eta hara joatea erabaki genuen Mikelek eta biok”. Jasotako guztia sailkatzen aritu direla kontatu dio donostiarrak Hitzari: “Elkartea bete zen eta biltegi bat utzi digute Trintxerpen bertan. Jende pila bat ari da arropa sailkatzen, elkarteko bazkide asko eta beste jende bat”. Beharren arabera egin dute sailkapena, “eta banaketa egiteko unea ere kontuan izan dugu. Neguko bota batzuk lortu ditugu, baina bi mila pertsona daude Bus Station atzealdean, bota gutxi batzuk eramanez gero borrokak sor daitezke. Horregatik, banaketa kontuan hartu dugu”.

Atenasekin harremanetan jarrita, Serbiara joateko eskatu zioten

Bi mila galtzerdi pare, bi mila pare eskularru, 500 manta eta beste horrenbeste beroki, hori guztia eramango dute: “Beroki asko ditugu, pila bat lortu ditugu, eta beroenak ari gara sailkatzen”. Gainontzeko materiala Atenasera bidaliko dutela argitu du Azurmendik: “Kanpaina itxi dugu, guztiz gaindituta gaude. Kartelak kendu ditugu eta sareetako mezuak ezabatu. Ekartzen digutena Atenasera bidaliko dugu, hori lotuta dago, ez da ezer geratuko banatu gabe, baina bilketa itxi dugu”. Bi aste barru joango dira Hilaren 27an egin nahi zuten bidaia baina atzeratu behar izan dute. “Egin nahi genuena debekatuta dago Serbian, arropa sartzea, baimen bereziak behar dira, eta horretan ari gara. Hasierako asmoa autokarabana betetzea zen, aduanan esatea autokarabanan bizi garela, eta arropa gurea zela. Baina hainbeste material jaso genuenez, bi ibilgailurekin joatea erabaki genuen, nik autokarabana eramatea, eta Mikelek laneko furgoneta”. Arazorik ez edukitzeko, arauak betetzen saiatu dira, eskatuko dizkieten baimenak lortu, eta lortuko dutela uste dute: “AID Serbia erakundearen bitartez lortuko dugu baimen berezia arropa sartzeko, baina ezinbestekoa da arropa guztia garbituta eta desinfektatuta eramatea, eta horren inbentario bat egitea”. Eta garbitegi bat ari zaie horretan laguntzen, arropak garbitzen, inbentarioa egiten, eta bidalketa Serbiako aduanan onartu ahal izateko eskatuko dieten agiria lortzen.

Garbitegi bat ari zaie arropa guztia garbitzen eta inbentarioa egiten

Dena ongi, otsaila hasieran egingo dute bidaia, “19an Euskal Herrian egon behar gara bueltan”. Hirugarren lagun bat ere joango da haiekin, txandaka gidatzeko; oraindik ez dute erabaki zein, baina boluntarioak badituzte. “Oso eskertua nago jasotako laguntza guztiagatik, ez nuen halakorik espero, laguntza nondik jaso dudan ere ez dakit”, adierazi du donostiarrak hunkituta. Joan den astean irundar gazte batzuk hurbildu ziren Hondarribira, Alejoren amaren lantokira: “Guretzat mantak biltzen ibili zirela esan zioten nire amari, Irunen ibili zirela, eta 250 manta bildu zituztela”. Trintxerpen arropa bilketa abiatu eta Hondarribian pertsona bat 250 mantekin ageri. Miseria guztien atzetik dago istorio ederren bat. Azahara Alejok eta Mundu Berriko lagunek bi mila irribarre piztu nahi dituen bidaia bat antolatu dute eta bazter guztietatik jaso dute laguntza. Otsaila hasieran abiatuko dira Serbiarantz, Belgradeko autobus estazioren atzealdeko industria gune zaharrera. Bi mila pertsona bizi dira han, apenas arroparik gabe, ia ezer gabe. Eta beste milaka eta milaka daude Europako muga bukaezinean sakabanaturik negu gordinenari aurre egiten. Denei ez zaie udaberria iritsiko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.