Tartean Teatroaren antzezlanaren emanaldia antolatu du Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak. Patxo Telleriak idatzitako thrillerra da.
Eneko Sagardoi eta Mikel Martinez dira protagonistak.
Tartean Teatroak
Zergatik Jamil? antzezlana taularatuko du datorren igandean, udaletxeko pleno aretoan. Ohi bezala, Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatu du saioa.
Patxo Telleriak idatzitako thillerra da
Zergatik, Jamil?. Eneko Sagardoik jokatzen du antzezlanari izena ematen dionaren papera. Berekin batera, Mikel Martinez aktorea ere egongo da. Telleriaren eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean aritzen dira bi aktoreak.
Obrako protagonistak, Jamilek, kolpe bat jaso du buruan eta dena ahazten du. Gizon bat —zaintzen zuen elbarria, zehazki— hil duela esaten dio poliziak. Jamilek bere burua zintzo eta duintzat du, eta bere buruari galdetzen dio “Zergatik, Jamil?”.
Antzezlana 19:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan. Sarrerek bost euroko prezioa izango dute.