Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Alternatiba fintzeko topaketak egingo ditu gazte mugimenduak larunbatean

Abenduan egindako GaztEraiki topaketa Oiartzuna ekarriko dute. Elikadura burujabetza, kirola, sorkuntza, feminismoa eta jai ereduak aztertuko dituzte.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/01/25
gu geu gara alternatiba

Barañainen egin zituzten topaketak [Argazkia: topatu.eus].

Oiartzungo gazte mugimenduak topaketak antolatu ditu larunbaterako. Bertan, bost alorri buruz eztabaidatu eta hausnartuko dute (egitaraua, behean). Topaketa horiek ez dituzte ausaz antolatu. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, orain dela urtebete baino gehiago, egun gazteek hainbat eremutan —lan mundua, etxebizitza, ikasketak eta abar— bizi duten egoeraren aurrean,  gazteek eurek alternatibak eraiki behar dituztela azpimarratu dute. Bide horretan hasi ziren 2015eko udazkenean. Gazte mugimendua osoa batuko zituen topaketak antolatzea zen helburua. Horrela, Eraikuntza lanetan ari gara izeneko dinamika abiarazi zuten, eta urte hartako abenduan Donostiako Añorga auzoko Firestone lantegian lehen batzarra egin zuten. Hamabi esparru antolatu zituzten bertan: sorkuntza, lana, komunikazioa, kirola, jai ereduak, etxebizitza, feminismoa, euskara, gaztetxe eta gazte asanbladak, elikadura burujabetza, hezkuntza eta autodefentsa, bere zentzurik zabalenean. Iazko martxoaren 5ean eta apirilaren 2an elkartu ziren alor horiek landu zituzten gazteak, bakoitzean egindako hausnarketak partekatzeko asmoz. Ondoren, eremu horietan landutakoa bakoitzaren herrietara eramateko ardura hartu zuten. Hori bai, herri bakoitzak tokian tokiko interesetara moldatzen ziren gaiak bidera zitzakeela erabaki zuten. Gazteraiki, Barañainen Pasa den abenduaren 9tik 11ra, Barañainen Gazteraiki topaketak egin zituzten. Hortik ateratako ondorioekin Gu Geu Gara Alternatiba izeneko liburuxka atera zuten, eta hark ematen die izena larunbateko topaketei. Hainbat oiartzuarrek ezin izan zutela hiru egunez joan azaldu dute herriko topaketen antolatzaileek, eta horregatik, Oiartzunen bertan topaketa batzuk egitea erabaki zuten. “Barañainen ikasi eta bildutakoa herrira ekartzeko bost gai aukeratu ditugu. Bost gai aukeratu eta taldeka horri buruz hitz egin, hausnartu eta eztabaidatuko dugu”, zehaztu dute. Topaketen helburua Oiartzunen gazteek zer behar duten diagnostikatzea izango da, eta horiei aurre egiteko zein alternatiba eraiki ditzaketen lantzen hastea. “Oiartzunen ere alternatibak guk geuk erabakiko ditugu”, aldarrikatu dute. Bost gai eta hainbat azpigai aztertuko dituzte, larunbat arratsaldean, gazteek. Honakoa izango da egitaraua:
  • 17:00etik 17:15era: Harrera, bakoitza bere txokoan.
  • 17:15ean: Kokapena.
  • 17:30ean: Topaketen hasiera. ·Elikadura burujabetza (udaletxeko pleno aretoan): Zer da elikadura burujabetza?, Non erosi ditzaket bertako produktuak? eta Oiartzun elikaduran burujabe! ·Kirola (Elorsoroko bilera gelan): Lehia: oposizio egoera. Ona ala txarra?, Harremanak: Genero bereizketak. Praktika mixtoak ala bereziak?, Rol, estereotipo, heteroaraua eta Osasuna eta burujabetza. ·Sorkuntza (Manuel Lekuona bibliotekan): Sortzaileen sarea, Praktika onen bilduma eta Gaztiak sorkuntzari eta sorkuntzak gaztiai. ·Feminismoa (gaztetxean): Feminismoaren hiru ‘z’-k: Zer da? Zertarako? Zergatik? eta Oiartzungo gazte erronka feministak. ·Jai ereduak (gaztetxean): Jai eredu alternatiboei buruzko hausnarketa, Xanistebanen balorazioa eta 2017ko xanistebanak nolakoak izatea nahi dugu?.
  • 20:00etan: Plenarioa, gaztetxean.
  • 20:30ean: Bertako produktuekin egindako pintxoekin luntxa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.