Bertsolaritza maite dutenek etzirako (ostirala) eta otsailaren 11rako (larunbata da) agendan tokia egin beharko dute. Lezon izango dira bi saioak.
'Euskararen paparazziak' izeneko argazki lehiaketa azken unean da. Bihar (osteguna) jakinaraziko ditu Oarsoaldeko Euskara Batzordeak irabazleak.
Guztira, 3,5 milioi tona mugitu ditu Pasaiako Portuak 2016an; gaur ospatuko dute zazpi milioi auto pasatu direla portutik.
Oreretako Sortuk irmo salatu du "amnistairen aldeko ikurrari egindako erasoa".
45 abeslarik hartuko dute parte 20:00etan hasiko den kontzertuan erlijioso-polifonia, musika profanoa eta euskal abestiak entzuteko aukera izango da.
Apirilean zabalduko ditu ateak Jantzien Zentroak Iraultza Dantza Taldearen eskutik. Bertan bildutako jantziak originalak dira, zaharrena 1770. urtekoa.
Abenduan egindako GaztEraiki topaketa Oiartzuna ekarriko dute. Elikadura burujabetza, kirola, sorkuntza, feminismoa eta jai ereduak aztertuko dituzte.
Zortzi merkatari hasi dira oinarrizko euskara klaseak jasotzen, bi taldetan banatuta. Euskararen presentzia normalizatzea da helburua.