Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Jantzien Zentroa egi bihurtuko du Iraultzak

Apirilean zabalduko ditu ateak Jantzien Zentroak Iraultza Dantza Taldearen eskutik. Bertan bildutako jantziak originalak dira, zaharrena 1770. urtekoa.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/01/25
Orduak ematen dituzte jantzi bakoitza muntatzen manikietan.

Orduak ematen dituzte jantzi bakoitza muntatzen manikietan.

Urte luzeen lanaren ondotik, azkenean egi bihurtuko du Jantzien Zentroa Iraultza Dantza Taldeak. Askorik ezin da aurreratu momentuz, baina bai, aurtengo apirilean zabalduko dituela ateak Kapitain Etxean, eta bertan erakutsiko dituzten jantziak originalak izango direla. Halakorik ez dagoela Euskal Herrian esan du Iraultzako kide eta komunikazioaz arduratzen den Ainhoa Mendiburuk.  Zentroak eskainiko duenaren aurrerapen bat ere egin du Iraultza taldeko kideak: Bi areto izango dira; batean, Euskal Herriko jantziak erakutsiko dituzte; bestean, atzerriko jantzien bilakaera. Horiek gainera sei hilero aldatuko dituzte. Guztiak jantzi originalak izango dira. Jantziez gain, oinetakoak, bitxiak eta eskuko poltsak ere hartuko ditu zentroak. Azken horiek ere originalak. Zentroa zabaltzeko unean, 30 bat jantzi izango dituzte erakusketan, zaharrena 1770. urtekoa. Horietako jantzietako batzuk bolumen handia hartzen dutela azaldu du Mendiburuk, “dauzkaten armazoiengatik, krinolinengatik leku asko behar du jantzi bakoitzak, gona batzuk metro bateko diametroa dute”. Atarian berriz, jantzien kopiak erakutsiko dituzte, baserritarrenak eta abar. Horrekin batera beste artisauen erakusketak ere hartu nahi dituzte beheko solairuko espazio horretan. Duela 25 urte hasitako bidea Iraultza dantza taldeak 1996. urtean bete zituen 25 urte, eta ospakizunak amaituta, bide berri bati ekitea erabaki zuela taldeak azaldu du Mendiburuk, “hasi ginen jatorrizko benetako arropa erosten. Batez ere, erosi izan dugu bigarren eskuko merkatuetan, asko Ipar Euskal herrian, eta gero kanpora joaten hasi ginen, Londres, Madril, Bordele… Bilduma dezentea zela ikusi genuenean, Jesus Guridi lokalean gelatxo bat prestatu genuen jantziak ongi jartzeko, baina ez ziren kabitzen. Handitzen hasi zela ikusita, udalarekin harremanetan jarri ginen herrian erakusketa iraunkor bat martxan jartzeko eta traje horiek egoera egokian izateko espazioren bat ba ote zegoen aztertzeko”. Hamabost urte pasa dira bilduma egin zutenetik eta egi bihurtuko da aurten. Hasieran proiektua, alderdi sozialista alkatetzan zegoenean Torrekuan kokatzea erabaki zela ekarri du gogora, “goitik behera berritu zen eraikina. Baina hurrengo agintaldian, beste zerbait sartu behar zela erakin horretan erabaki zuten, eta Jantzien Zentroaren proiektua hor zegoen, baina kokapenik gabe. Udal gobernu berria non kokatzen aztertzen hasi, eta ohartu ziren Kapitain Etxea kokapen egokia izan zitekeela, eta Jantzien Zentroari begira berritu du”. 2016ko abenduan jaso zuen Iraultzak eraikinaren giltza berritze lanak amaituta, eta abendutik lanean ari dira dantza taldeko kideak. Bildutako jantziak txukundu, lixatu, manikietan jarri, eta aretoak prestatzen eta betetzen ari dira, jantziez eta historiaz. Jantziaren Zentroa Errenteria-Oreretan zabaltzeak udalerria mapan kokatzeko balioko duela uste du Mendizabalek, “Euskal Herrian jantzi originalekin sortzen den lehen zentroa da. Bilboko Museo Etnografikoak bitrina dauka, San Telmo museoak XVI. mendeko tokadoak ditu baina ez dira originalak, kopiak dira”. Errenteriak lehen zentroa izango du, eta jende asko erakartzea, ekarriko dun zalantzarik ez du, “Ipar Euskal Herriko jendeak interes handia du, Zuberoako ezagun mordoa dugu zain ateak noiz zabalduko. Euskal Herriko bildumarekin, nola janzten ziren ikusi ahalko da jantzi bat egin nahi badugu, eta ondo nola jantzi behar den ere, hemen oso ongi jantzi delako. Ez dezagun pentsa baserrian lanean zeudela zikin, hemengo izugarrizko arropa daukagu. Gu ere gureaz harro egon gaitezen balioko du ere zentroak. Hemen ere oso elegante izan gara”. Jantziaren Zentroaren Lagun Dagoeneko Jantziaren Zentroaren Lagun egiteko kanpaina abitu du Iraultzak. Horretarako interesa duenak harremanetan jarri beharko du sare sozialen bidez edo posta elektronikora mezua bidalita. Inprimaki bat bete behar da, eta urte osoan 30 euro ordaindu. Horren truke, Jantzien Zentroaren Lagunek urte osoan sarrera doan lortuko dute, bi pertsonentzako bisita gidatu bat eta antolatzen diren beste ekitaldietan deskontuak: “Baliabideak behar ditugu Jantziaren Zentroa martxan jarri eta mantentzeko eta horretarako zabaldu dugu kanpaina”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.