Oreretako Sortuk irmo salatu du "amnistairen aldeko ikurrari egindako erasoa".
Ikurra astelehenean desagertu zela salatu du Oreretako Sortuk.
Oreretako Sortuk salatu du Urdaburu mendiaren tontorrean zegoen amnistiaren aldeko ikurra desagertu dela. Postontzia, erpin geodesiko bat, gurutze bat eta amnistiaren aldeko ikur handi bat zeuden Urdaburun, eta azken hori da astelehenean desagertu zena: “Ikur honen inguruan egindako erasoa salatu nahi dugu. Inongo aztarnarik edota mezurik gabe desagertu da”. Halako ekintzarik ez duela onartuko gaineratu du Sortuk, “bizi dugun bake eta konponbide prozesuan murgilduta gaudenean”.