U27ko atxilotuentzat absoluzioa eskatuko dute
Elkarretaratzeara deitu dute bihar. Internazionalismoa ez da delitua lelopean 19:00etan bilduko dira Niessen Merkatalgunearen sarreran iazko urtarrilaren 27an atxilotutako internazionalistentzat absoluzioa eskatuko dute. Antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.