Etxe erregional ezberdinen alde egiten duen lana eskertuko dio Mendozak federazioari eta antolatzen dituzten iniziatiba ezberdinekin aurrera jarraitzera animatuko ditu.
Galiziako Astea da Errenteria-Oreretan etxe erregionalek antolatzen duten ekintzetako bat.
Gipuzkoako Etxe Erregionalen ordezkaritzari harrera egingo dio Julen Mendoza alkateak igandean pleno aretoan. Jose Angel Sanchez, Extremadurako Monfragüe zentroaren ordezkari gisa izango da federazioko presidente. Etxe erregional ezberdinen alde egiten duen lana eskertuko dio Mendozak federazioari eta antolatzen dituzten iniziatiba ezberdinekin aurrera jarraitzera animatuko ditu. Horietako ekintza batzuk Errenterian egiten dituztela esan du udalak “Galiziako Kultur Astea, Errioxakoa, eta Apirileko Feria” eta horiek errenteriarrek zein Oarsoaldeko biztanleek “jarrera onez” hartzen dituztela nabarmendu du.
Igandeko harreran Topaketak aldizkariaren azken alea aurkeztuko dute, halaber.
Gipuzkoako Etxe Erregionalen Federazioa 21 etxek osatzen dute eta 5.000 bazkide inguru ditu.