Gure Esku Dago taldeak batzar irekia antolatu gaur zortzirako (otsailak 2) martxoaren 19ko antolaketaz hitz egiteko.
Demoarsok antolatutako giza katea, 2016ko azaroaren 6an.
Donibaneko Gure Esku Dago taldeak batzar irekia antolatu du otsailaren 2rako . 19:00etatik 20:30era bilduko dira aiton-amonen aterpean, Demoarsok martxoaren 19ko antolatutako galdeketaren antolaketaz hitz egiteko eta egun horretako egitarauaren gainekoak adosteko.
“Nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan?”. Horixe pasaitarrek matxoaren 19ko herri kontsultan erantzun beharko duten galdera, Gure Esku Dago-k jakinarazi duenez. Galdera adostuta ikusmira M19an jarria dutela azaldu dute eta herritarrei “erabakitze eskubidearen aldeko olatua geldiezin bihurtzeko” eskatu diete. “Gu prest, eta zu?” galdegin diete herritarrei.