Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Herriko eragileek ekarpena egiten jarraitzeko laguntzak onartu dituzte

Euskalgintza, kulturgintza, gizarte lanean aritzen diren elkarteak eta hezkuntza diruz laguntzea onartu dute, aho batez, urtarrileko plenoan.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/01/26
urtarrileko plenoa

Bozketa guztiak aho batez onartu zituzten.

Oiartzungo Udalbatzak atzo arratsean egin zuen urteko lehenengo plenoa. 11 puntuko gai zerrendari beste bi gehitu zitzaizkion, urgentziazko prozedura formalarekin. Gai gehienek herrigintzan aritzen diren elkarte, erakunde eta eragileei aurtengo diru laguntzak ematea onartzea jorratu zuten. Horrela, euskalgintzaren esparruan, Oiartzun Irratiari eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneari euskararen normalizazioaren bidean egiten duten lanagatik diru laguntza ematea erabaki zuten. Euskara elkartearen kasuan, laguntza horiek Euskara elkartera, Kuadrillategi eta motibazio proiektuak egiten jarraitzeko balio dute, Ttur-ttur eta udalaren artean 2020ra arteko dagoen hitzarmena jarraituz. Kulturari dagokionez, Margosoro —bekak banatzen laguntzeko—, Soinuenea Fundazioa eta Luberri Ikasgune Geologikoa izango dira onuradunak. Arraztalo elkarteak gaixotasun psikikoak dituzten oiartzuarrak laguntzen ditu. Horretarako, baratzeak landu, sagardoa egin eta astero elikagaiez osatutako otarreak banatzen ditu. Horiek ere diruz lagundu dituzte. Hezkuntzaren esparrukoak izan ziren hasierako gai zerrendan zehaztuta ez zeuden bi puntuak. Hala, Haurtzaro Ikastola ikasleko 446 euroko kopuruarekin lagunduko du udalak. Horrez gain, Urmendi Haur Eskola kudeatzen duen Ikastolen Partzuergoa 48.000 euroz lagunduko du hilero, ekainean eta abenduan izan ezik. Kasu horietan, 96.000na euroko partida bideratuko dute. Puntu guztiak aho batez onartu zituzten EH Bildu eta EAJko zinegotziek. Galde-eskeetan, berriz, jeltzaleen eledun Rafael Bergaretxek hondakinen batzordea noiz jarriko den martxan galdetu zion alkateari. Jexux Leonetek erantzun zion datorren astean jarriko dela martxan, eta oraindik ez zietela horren berri eman bilera edukiz betetzen ari direlako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.