Jardueran parte hartzea erabakitzen dutenek, hiru erronka dituzte aukeran, 30, 20 eta 10 kilometroko ibilbideak, edo hirurak, eta martxoaren 11 baino lehen osatu behar dute.
Fanderiako Udal Kiroldegian edo Galtzarabordan egin daiteke erronka.
Igeri egitera joaten diren erabiltzaileen artean “pizgarri txiki bat” sortzeko, Igerilekuko Erronka martxan jarri dute Errenteriako Udalak eta BeONE-Serviociok. Kiroldegietan abonatutako pertsona guztiei begirakoa da jarduera, eta doakoa. Jardueran parte hartzea erabakitzen dutenek, hiru erronka dituzte aukeran, 30, 20 eta 10 kilometroko ibilbideak, edo hirurak, eta martxoaren 11 baino lehen osatu behar dute.
Interesdunek izena eman behar dute soroslearen mahaian erabakitzen duten udal igerilekuan, eta igeri egiten duen egun bakoitzean, egindako distantzia jakinarazi beharko diote sorosleari. Egindako metroak eta erronka osatzeko falta zaizkionak kontrolatuko dizkiote horrela parte hartzaile bakoitzari. Parte hartzaile bakoitzak egindako distantzia astero jarriko dute instalazio bakoitzeko oholean.
Martxoaren 11n amaituko da erronka, eta jaia egingo dute. Igeriketa lehiaketa eta diploma eta opariak banatuko dituzte.
Joan den urtean 200 lagunek hartu zuten parte. Aurten kopuru hori handitzea dute helburu antolatzaileek.