Pedaló filma otsailaren 2an emango du Oz Zinemak.
Pedaló filma aukeratu du Oz Zinemak otsaileko emanaldirako. Euskal kostaldetik zehar egindako road-movia da, ontzi txiki batean egindako hiru lagunen ezusteko bidaia. Zinemaldian estreinatu zen Juan Palacios zuzendari eibartarraren lanak Zinemira sekzio barruko 2016ko Irizar Saria eskuratu zuen. 150 kilometrotako abenturan murgiltzen du ikuslea
Pedaló filmak, Hendaiatik Bilboraino doazen pertsonaien bidaia fisikoa eta pertsonala kontatuta.
Euskal zinemaren aldeko apustua erakutsi nahi duela film honekin esan du Oz Zinemak. Emanaldia baino lehen aurkezpena egingo dute zuzendariak eta aktoreek.
Otsailaren 2an emango du Niessen Zineman 19:30ean. Sarrerak, 4 euroan eskuratu daitezke Niessen Kulturgunean.