Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kontxa Murgia omenduko dute datorren astean

Poesia errezitaldia, Euskal Herrira etorritako galiziarrei buruzko dokumentala eta lore eskaintza antolatu dituzte Murgiaren jaioterrian.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/01/27
Kontxa Murgia 1

Iazko omenaldia.

Manuel Martinez Murgia galiziar abertzaletasunaren bultzatzailearen ama Kontxa Murgia Egaña omenduko dute datorren astean. Bere sorterrian, Oiartzunen, izango da, urtero bezala. Pasaiako Fato Cultural Daniel Castelao elkarteak eta Oiartzungo Udalak antolatu dituzte otsailaren 2tik 4ra egingo diren ekitaldiak. Datorren ostegunean poesia errezitaldi musikatua egingo dute udaletxeko pleno aretoan. Murgiaren erraina zen Rosalia de Castroren poesiak errezitatuko ditu Xose Estevezek. Gainera, Antton Kazabonek berak idatzitako testu batzuk ere irakurriko ditu. Musika jarriko dutenak Ibargaingo Haizea Lekuona, Oihane Mitxelena eta Edurne Saizar izango dira. 19:00etan hasiko da ekitaldia. Gaur zortzi, berriz, pleno aretoa zinema areto bihurtuko da berriro. Davide Cabaleirok zuzendutako Euskal Herria: sitio distinto dokumentala eskainiko dute. Galiziatik Euskal Herrirako immigrazioa aztertzen du Cabaleirok. Emanaldia 20:30ean hasiko da, eta bertan parte hartuko du baita ere Ainhoa Aranburu ilusionistak. Azkenik, otsailaren 4an, larunbatarekin, omenaldia eta lore eskaintza egingo dute. 12:00etan jarri dute zita, Manuel Lekuona bibliotekaren kanpoaldean —hura zen Murgiaren jaiotetxea—. Josune Cousillas kultura zinegotziak eta Xose Estevezek hartuko dute hitza, eta Trisquel taldeko gaiteroek eta Lartaungo txistulariek ere hartuko dute parte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.