Muxiko Festa 12:00etan hasiko da. Iazko Guinness errekorraren ondoren, Betizutik taldearen asmoa da dantzara ahalik eta herritar gehien hurbiltzea.
Eguerdian hasiko da Muxiko Festa.
Betizutik Dantzazale Elkarteak Muxiko Festa antolatu du biharko Lezon. 12:00etan ekingo diote taldean dantzatzeari Gurutze Santuaren plazan. Bertara euskal dantzaz gozatu nahi duen oro dago gonbidatua. Dantzaldiaren ondoren giroaz gozatzeko aukera egongo da herrian. Muxiko Festa hilabete batek bost igande dituenean egiten dute.
Iazko urriaren 30eko Muxikoen Guinness Errekorraren ondoren, Betizutik-en asmoa da herritar oro dantzarekin gozatzeko kalera ateratzea. Guinness-a egin zutenean hori baitzen helburua: euskal kulturaz, dantzaz, giro paregabean gustura egotea.