Gaur, Kuadrillen Negua Errentyeria-Oreretan. Herriko kuadrillek erreferentziazko egunik badute, lehena madalenetako u23a da, bigarrena gaurkoa.
Kuadrillak, tentuz, kalderetea prestatzen.
Gaur,
Kuadrillen Negua Errenteria-Oreretan. Madalenak urrun daude, bai, baina bertara begira jarriko dira herriko kuadrillak egun beteko jaiarekin. Herriko jai nagusien Kuadrillen Egunaren esentziara joan, eta hainbeste handitu den jaiaren berotze ariketa egiten ari dira, baina zazpi hilabeteko aurrerapenarekin.
Egunaren ekitaldirik garrantzitsuenetakoa bazkaria izan da. Baina jateko, jakiak behar. Hori kuadrillen esku: kalderetea egin dute hainbat kuadrilletako kideek otordurako. Lehiaketa ere bazen eguerditik Merkatuzarren atarian egin duten
master chef erraldoia, hortaz, adi-adi osagai bakoitzaren egoste denbora, osagaien gramo kopurua, eta suaren intentsitatea neurtu dute. Horrelakoetan gertatu ohi den moduan, batzuk jo eta su lapiko artean izerditzen, eta besteak aholkuak ematen —hau da, ikusten—.
Bazkaria, Andoni Oilokiegiren musika saioa, poteoa DJ Bortxekin, kontzertuak egitekoak ziren ondoren… Kaldereteak adina osagai ditu egunak.