Belaztegi herribidea itxiko dute, obrak direla eta

Altamurriaga eremuko Belaztegi herribidean bihar botako dute hormigoia, bidea txukuntzeko.

Oiartzungo Udala herribideak konpontzen ari da, buru-belarri. Pasa den astean iragarri zuten lau bide konponduko zituztela, eta horiei bosgarren bat gehituko zaie. Zehazki, Altamugarri inguruko Belaztegi herribidea izango da eraberrituko dutena. Obrak direla eta, bihar eta etzi itxita egongo da Belaztegi. Bihar, osteguna, hormigoia botako dute eta ostirala lehortzeko eguna izango da. Sor daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu du udalak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.