"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Jaiotza eta hileta zibilak arautzeko ordenantza egiteko eskatu du PSE-EE-k

Helburua, "lezoarrek eskubide zibil gehiago" izatea eta dagoen eskaerari erantzuna ematea dela esan du alderdi sozialistaren bozeramaileak.

Lezoko udaletxea

Hurrengo plenoan erabakiko dute alderdiek PSE-EEren mozioa onartu edo ez.

Jaiotza eta hileta zibilak arautzeko ordenantza bat egiteko eskatzen duen mozioa aurkeztuko du PSE-EEk hurrengo plenoan. Helburua, “lezoarrek eskubide zibil gehiago” izatea eta dagoen eskaerari erantzuna ematea dela esan du alderdi sozialistaren bozeramaile Jose Angel Sanchezek. Zeremonia horiek udal pleno aretoan edo bestelako udal eraikinetan egitea proposatu du, eta erabiltzeko baldintza bakarra lezoarra izatea da. Ordenantzarekin ezberdinen arteko elkarbizitza eta sinismen askatasunean aurrera urratsak egin nahi dituela gaineratu du alderdi sozialistaren bozeramaileak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.