"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Donibane Eskubaloiak urrea balio duen berdinketa lortu du

Bigarren itzuliko bost partidetatik, arrosek bat bera ere ez dute galdu

zale arrosak

Arrosak beti dituzte harmailetatik zaleak bultzaka. Argazkia: Ainhoa Bonifacio.

Berdinketarekin bukatu zen larunbatean Arrasate eta Donibane Eskubaloiaren arteko partida, 24na golekin, eta puntuen banaketa, bidezkotzat jo dute Donibane Eskubaloi taldekoek, partida  “oso parekatu eta lehiatua” izan zela onartuta. Bereziki nabarmentzekoa, arrosen atezainaren lana. Cristian Cobeña ikusgarri aritu zen. Erasorako hasierako zailtasunak gaindituta, 10-11 emaitzarekin iritsi ziren arrosak atsedenaldira, eta bigarren zatian ere bide beretik jarraitu zuen partidak, defentsan erasoan baino trinkoago, eta oso parekatuta. Donibane Eskubaloiak partida bukatzeko bi minuturen faltan lortu zuen partida berdintzea. Hurrengoa, Muskuzin kontra Hurrengo asteburuan Muskizen kontra jokatuko dute arrosek, haien etxean. Sailkapenean bi taldeak puntutan berdinduta daude, baina Muskizekoak aurretik. Arrosen antzera berriak dira Euskal Ligan muskiztarrak, eta primerako denboraldia osatzen ari dira. Jokalariak eta golak: Ion Ziganda (4), Ion Escribano (4), Emilio Idoipe (3), Haritz Perez (3), Luis Aguirresarobe (2), Jose Gonzalez (2), Mikel Oiarbide (2), Aritz Frias (2), Jon Gajate (1), Ibai Borges (1), Jokin Batalla, Zuhaitz Garrido  eta Cristian Cobeña.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.