"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

[Bideoa] Pasaiak gero eta zailagoa du

Sailkapeneko azken aurrenak dira zuri-gorriak, 17 punturekin; soilik Zalla dute atzetik, puntu bakar bateko aldearekin.

Pasaia, DonBosco

Jokalari zuri-gorriak, Don Boscon, Aurreraren kontrako partidan.

Ezin burua altxa. Hala dabiltza aurtengo denboraldian zuri-gorriak, eta honenbestez gero eta zailago dute 3. Mailari eusteko aukera. Azken partida larunbatean jokatu dute, Dan Boscon, Ondarroako Aurrera taldearen kontra, eta 0-2 galdu dute. Partidaren lehen erdia lasaia izan zen, eta nahiko parekatua. Atsedenaldiaren ondotik hasi ziren gauzak okertzen etxekoentzat. Epaileak falta adierazi zuen Pasaiaren kontra -falta eztabaidatua- eta haren ondotik etorri zen ondarrutarren lehen gola, ikusgarria. Bigarrena luzapenean sartu zuen Aurrerak, hura ere epaileak hartutako erabaki oso eztabaidatu baten ondoren. Pasaitarrek beren kontrako falta bat ikusi zuten tokian, epaileak zuri-gorrien penalti ikusi zuen, eta hala adierazi. Honenbestez, sailkapenaren behealdetik ezin ihes egin jarraitzen du Pasaiak. Puntuak gehitzen hasteko hurrengo aukera Nanclaresen dute datorren astean, baina kontrarioa ez da bat ere erraza. Vitoria taldearen kontra jokatzen dute. Gasteiztarrak -Eibarko filiala- sailkapenaren bigarren postuan dira, Alavesen SAD B-ren atzetik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.