"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Pasaiako asteburuko kirol emaitzak

Futbolean, Erregional Preferentean, Trintxerpek galdu du eta Sanpedrotarrak irabazi.

sanpedrotarrra

Aste honetako golegile moreak

0-3 irabazi zion Sanpedrotarrak Behobiari larunbatean. Lehenengo gola partida hasi eta berehala sartu zuen Sanpedrotarrak, Sebasen pase baten ondoren, Koldok baloia atezainaren gainetik loratuz. 30. minutuan sartu zuen Gurruk bigarren gola, eta hirugarrena eta azkena, Gorkitak lortu zuen partida bukatzear zela. Ez zuen zorte bera izan Trintxerpek. Allerruren kontrako derbia galdu zuten zuri-urdinek, eta sailkapenaren goialdeari eusteko ezinbestekoak zituen hiru puntuak galdu zituen, Allerruren mesedetan. Lezoarrak bigarren dira sailkapenean, eta Añorga da lider, 45 punturekin. Trintxerpe hirugarren postuan da 40 punturekin. Futbola 3. Maila: Pasaia 0 – 2 Aurrera Ondarroa. Erregional Preferentea: Trintxerpe 1 – 2 Allerru. Behobia 0 – 3 Sanpedrotarra. 1. Erregionalean Trintxerpe 2- 3Munibe. Allerru 2 – 2 Pasaia. Orereta Kafe 2 – 3 Gazte Azkuene. Areto futbola Euskal Liga Elorrietako Aerolink 7 – 5 Pescados Ferreres anaiak. Gipuzkoako Liga 2. Maila Donibane Pari Berri 2 – 4  Irudek Barrantol. Senior Neskak Anoeta 1 – 1 Trintxerpe. Donibane Eskubaloia Euskadiko Senior Mutilak Liga Donibane Rueda Impermeabilizaciones 24 – 24 Ford Mugarri Arrasate. Gipuzkoako Txapelketa Mutil kadeteak Donibane Eskubaloia 34 -20 Bera Bera laranja. Hockey Ipar Liga Pasaiako Trintxer (atsedena).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.