"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

San Pedroko bodegoia itxi dute

Kaldereroen konpartsak omenaldia eskaini zien larunbatean Jose Mari Gartziandia eta Maribel Telleriari.

San Pedro, bodegoia

Bezero talde bat, bodegoian, taberna itxi aurreko garaian.

2011n itxi zuten taberna, eta aurten denda. Ateak behin betiko itxi ditu San Pedroko bodegoiak. Hegaluzea, antxoak… hamaika kontserba saldu izan dituzte bodegoian urte askoan– 1958. urtean zabaldu zuten– , eta herritik ez ezik, ingurutik ere bezero asko gerturatu ohi ziren bertara erostera. Fideltasun handiko bezeroak izan ditu beti bodegoiak,  guztiak dendako itsas zaporeko gutiziak erakarrita. Halako ibilbidea osatu duen establezimenduak merezi zuen aitortza, eta sanpedrotarrek oraingoan ere ez dute kale egin. Lehengo larunbatean, kaldereroen konpartsa bodegoiraino gerturatu zen, eta inauterien iragarleak han aritu ziren kantari, Maribel Telleria eta Jose Mari Gartziandiaren omenez. Argazkiak eta bideoak hemen ikus daitezke.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.