'Gizon gogorraren sekretua', Irakurketa Taldearen gaurko zita

Xabier eta Martin Etxeberria anaiek idatzitako eleberria izango dute aztergai. Datorren hilabeterako Julen Belamunoren 'Gaueko zaintzailea' izango dute.

gizon gogorraren sekretua

Martin (ezkerrean) eta Xabier Etxeberria anaiek idatzi dute ‘Gizon gogorraren sekretua’.

Irakurketa Taldeak gaur egingo du hileroko topaketa. Martin eta Xabier Etxeberria anaia bikiek lau eskutara idatzitako Gizon gogorraren sekretua (Elkar, 2015) izango dute hizpide. Ohi bezala, Manuel Lekuona bibliotekan elkartuko dira, 20:00etatik aurrera. Datorren hilabeterako, berriz, Julen Belamunoren (Azpeitia, 1959) Gaueko zaintzailea (Elkar, 2016) irakurri beharko dute. Protagonista aluminio lantegi bateko gaueko zaintzailea da, eta teknologia berriek bere lanpostua desagerraraz dezake. Belamunok protagonistaren hausnarketak eta ibilerak zehaztasunez zizelkatu ditu, modu hiperrealista eta minimalistan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.