Gorka Herce, Kobaz Koba lasterketan lehena

Zestoan egindako mendi lasterketaren bigarren ekitaldiko 17 kilometroko ibilbidean gailendu zen oiartzuarra, hamabost segundoko aldeagatik.

Herenegun jokatu zuten, Zestoan, Kobaz Koba Trail mendi lasterketaren bigarren ekitaldia. Bi bide egin zituzten, Zaldei bidea (25 kilometrokoa) eta Artzei bidea, hamazazpi kilometro luze eta 900 metro desnibelekoa. Bigarren horretan Gorka Herce oiartzuarra gailendu zen. Ordubete, 28 minutu eta hamabost segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Hamabost segundo gehiago behar izan zituen Asier Apezetxea arantzarrak. Eurekin batera, podiuma osatzen, Javier Perez Moreno izan zen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.