"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Iazko memoria aurkeztu du gaur Albaolak

Erakundeetako ordezkariek bilera egin dute Itsas Kultu Faktorian

Albaola

Xabier Agotek lagunduta, bisita gidatua egin dute erakundeetako ordezkariek.

San Juan baleontzia berreraikitzeko lanak badoaz pixkanaka aurrera. Egituraren erdia eraikia dago jada, eta eta gaur, ordezkaritza instituzional zabal bat izan da lanak bertatik bertara ikusten. Albaolako arduradunek lan bilera egin dute Itsas Kultur Faktorian, eta 2016. urteko memoria aurkezteko baliatu dute aukera. Elkarteko arduradunek jakinarazi dutenez, garapen ekonomikoa eta kulturalaren ikuspuntutik Albaolaren proiektuak duen izaera estrategikoa nabarmendu dute. Bileran ondoko ordezkariak izan dira:
  • Alfredo Retortillo, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua.
  • Isabel Muela, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburuordea.
  • Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lehen Diputatu Nagusiorde eta Kultura, Turismo, Gazteria, Kirol eta Lankidetza Departamentuko Diputatua.
  • Maite Cruzado, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria.
  • Izaskun Gomez, Pasaiako alkatea
  • Lore Suarez, Pasaiako Udalako zinegotzia.
  • Miriam Cano, Pasaiako Udalako zinegotzia.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.