Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oiartzungo Udala: "2003-2007 legegintzaldian irregulartasunak egon zirela frogatu da"

Txarako kasuan absoluzioa izan zela azaldu dute, baina alkate ohiak zuzenbidearen kontra joaten zela ez zekielako. Dokumentazioarenean ezin izan da frogatu.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/02/17
Auzoetako bilerak, aurkezpena

Gobernu Taldeko kideak.

Martin Beramendik zituen bi auzien epaien harira —bietan absolbitu dute—, Hamaika Batek prentsa oharra helarazi zuen atzo. Horri erantzun dio Oiartzungo Udalak. Hala, udal erakundeak aldarrikatu du Beramendi alkate izan zeneko (2003-2007 legegintzaldian) “irregulartasun larriak argitzeko” bidea egin duela. Txara parkeko zein dokumentuen zaintzaren auzietan irregulartasunak izan zirela gogorarazi du udalak, “nahiz eta Beramendi bi kasuetan absolbitu duten”. Horrela, Mendibilgo parkearen kasuan, udalaren esanetan, “frogatua geratu da Beramendik Administrazio Publikoaren Kontratuen Legea ez zuela bete eta prozedura administratiborik gabe, arbitrarioki, modifikatu zuela udalaren kontratu bat”. Absolbitzeko arrazoia izan zen Beramendik ez zekiela zuzenbidearen kontra ari zela. Dokumentuen kasuan, udalak nabarmendu du alkate ohiak berak aitortu zuela Eusko Alkartasunaren egoitzara eraman zituela dokumentuak, “lan politikoa egin ahal izateko”. Horren harira, udaletxetik dokumentazioa faltatu zela eta horiek bilatzen aritu behar izan zutela udal departamentuek frogatu zuen epaimahaiak. Ildo horretan, Alkartetxera eramandako dokumentazio kaxak berberak ote ziren ezin izan dela frogatu esan du herri epaimahaiak. “Herritarren interesak aurretik” Egungo udal gobernu taldeak adierazi duenez, bi epaiak onartzen ditu. “Era berean, egon ziren irregulartasunak gaitzesten ditu, epaitegiak arduraduna identifikatzeko gai izan ez badira ere”, gaineratu dute. Gogorarazi dute 2007-2011 legegintzaldian —Eusko Abertzale Ekintzaren eskuetan zegoen udal gobernua— Kode Etikoa onartu zutela, “neurriz kanpoko protokolo gastuei aurre egiteko”. Salatu dute Beramendik alkatetza izan zuen lau urteetan gastu mota hori 183.600 eurokoa izan zela. EH Bilduren gobernuak kode etiko hori bere egiten duela ziurtatu dute, eta hilero protokolo gastuen berri ematen zaiela herritarrei. Bukatzeko, uste dute udala kudeatzen dutenek herritarrekiko “arduraz eta errespetuz” lan egin behar dutela. Horrela, berretsi dute legegintzaldi honetako gobernu eredua “gardena, arduratsua eta herritarren interesak lehenesten dituena” izango dela. “Kudeaketa irregulartasunek gehien kaltetzen dutena Oiartzungo herria bera da”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.