[Galeria] Euriak zapuztu duen arte

Inauteriak ari dira ospatzen Haurtzaro Ikastolan. Desfilea egiten hasi dira goizean,baina buelta eman behar izan dute. Arratsaldean, emanaldia.

inauteriak haurtzaro ikastola

Nola edo hala atertu dira desfilatu ahal izan duten ikasleak.

Inauteriak ospatzen ari dira Haurtzaro Ikastolan. Euri tantak, elur panpinak, mendizaleak, rocker-ak, mimoak… denetarik bildu da ikastolako anfiteatroan. 10:30 pasatxo zirela, desfilea egiteko abiatu dira, Elorrondo kaletik. Festetan inoiz inork nahi ez duen gonbidatua ere agertu da desfilera: euria. Parte aktiboa izan du, eta Haurtzaro Ikastolako arduradunek desfilea bertan behera uztea erabaki dute. Arratsaldean beste zita bat izango dute, 14:30ean, ikastolan. Emanaldia eskainiko dute ikasleek, eta euria berriz ere agertzen bada, Elorsoron egingo dute saioa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.