Oiartzungo gimnastika taldeak, beste hiru talde gehiagorekin batera, emanaldia eskainiko du Astigarrako kiroldegian, martxoaren 5eko goizean.

Aurten ikasten ari direna erakutsiko dute igandean.
Tximeleta gimnastika taldeak erakustaldia egingo du datorren igandean. Oiartzungo taldearekin batera, Tximeleta osatzen duten Usurbilgo, Astigarragako eta Donostiako (Ikasbide, Karmelo, Axular eta Intxaurrondo) taldeak ere egongo dira Astigarragako kiroldegian.
Esku hutsik, pilotarekin, uztailekin eta xingolekin egin beharko dituzte ariketak, taldeka. Emanaldia 10:30ean hasiko da, eta ordubete inguru iraungo duela adierazi du Tximeleta gimnastika taldeak.