Pala txapelketa irekiko 11 partida jokatuko dituzte asteburuan

Seigarren asteburua jokatuko dute bihar eta etzi. Bi asteburu besterik ez dira falta Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia bigarren fasera pasa dadin.

eh pala txapelketa

Zutik, Pagoaga, Manzisidor, Antton epailea, Arruti eta Murua. Makurtuta, Etxarri, Iribar, Iriarte eta Gamio

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia bere bidea egiten ari da. Bihar eta etzi izango dira seigarren asteburuari dagozkion partidak. Lehenengo fasea bukatzeko beste aste bat gehiago bakarrik falta da. Pasa den asteburuan zazpi partida jokatu zituzten. Horietako batean Katalintxok eta Izoztegik osatutako bikoteak Saizar eta Agirre alegiarrei 25 eta 13 irabazi zien. Gainontzeko partiden emaitzak honakoak izan ziren:
  • Martinez-Martinez 17/Arregi -Urreaga 25 (3. maila).
  • Arruti-Murua 25/Mancisidor-Pagoaga 21 (3. maila).
  • Gomez-Urigoitia 25/Vicente-Torres 24 (2. maila).
  • Muñiz-Gametxo 25/Egialde-Muñoa 20 (2. maila).
  • Juanena-Matxain 25/Martinez-Lekuona 16 (2. maila).
  • Iribar-Etxarri 15/Iriarte-Gamio 25 (2. maila).
Asteburu honetan Madalensoron jokatuko dituzten partidak hauek izango direla jakinarazi du Girizia elkarteko pilota sailak, berriz, honako hauek izango dira: Bihar, 08:00etan
  •  Salaberria-Huegun/Aroztegi-Azpeitia (1. maila).
  • Antxordoki-Antxordoki/Duarte-Coca (1. maila).
  • Rodríguez-Olaizola/Elizalde-Imaz (2. maila).
  • Epelde-Azpiroz/Mitxelena -Laborde (2. maila).
Bihar,14:30ean
  • Perez-Elizasu / Saizar-Agirre (2. maila).
  • Beloki-Goñi/Maneiro-Aizkorreta (3. maila).
  • Lozano-Nuin/Berho-Goñi (2. maila).
Etzi, 08:00etan
  • Ramos-Zubimendi/Ubeda-Telletxea (1. maila).
  • Iparragirre-Garagorri/Otxoa-Izkierdo (3. maila).
  • Lujanbio-Murgiondo/Barbulo-Luarizayerdi (2. maila).
  • Juaristi-Askaiturrieta/Ferrero-Goñi (3. maila).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.