Girizia elkartearen 31. urteurrena ospatzeko mendi martxa, zuhaitz landaketa, hamaiketakoa eta bazkaria egingo dute datorren igandean.
Zuhaitzak landatu aurretik hamaiketakoa egingo dute txabolan.
Girizia elkarteak 31 urte beteko ditu aurten, eta urtero bezala, hori ospatzeko mendi martxa egingo dute. Oianlekuko Mendizaleen Basora abiatuko dira datorren igande goizean, bertan zuhaitzak landatzeko. Karrikatik abiatuko dira, 09:00etan.
Oianlekuko txabolan hamaiketakoa egingo dute, bakoitzak etxetik eramaten duena janariarekin. Sagardoa eta ardoa taldeak berak jarriko du. Indarrak hartuta, Mendizaleen Basoari ale gehiago jarriko dizkiote, eta Karrikara itzuliko dira Girizia elkartekoak. Artaso elkartean bazkaria egingo dute mendizaleek.