Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gaur eta atzoko zinegotziak herri galdeketaren alde

Errenteria-Oreretako hautetsi eta hautetsi ohien argazkia atera dute gaur goizean udaletxe aurrean

Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2017/03/11

Gaurko eta iraganeko hautetsiak elkartu dira Gure Esku Dago-ren galdeketa babesteko.

Errenteria-Oreretako hautetsi eta hautetsi ohien argazkia atera dute gaur goizean udaletxe aurrean. 1979tik udalbatzan izan diren alderdi guztietako zinegotziei gaurko ekitaldira deitu zaie. Gaurkoan, orain arteko eta gaur egungo EAJ, EH Bildu, Irabaziz, EA, Euskadiko Ezkerra eta IUko zinegotziak izan dira martxoaren 19an egingo den galdeketaren aldeko babes aldarria egiteko. PP eta PSE-EE izan dira herrian galdeketari babesik eman ez dioten alderdi bakarrak. Hala ere, PSE-EEko zinegotzi ohi bat pertsonalki gerturatu da, herriko enparantzan 11:00etan egin duten elkarretaratzera. Bertan, Gure Esku Dago-ren Adosguneko Xabier Oleaga kideak hitz egin du: “Indarrak batu nahi izan ditugu, gizarte zibiletik hasi behar garelako errealitatea aldatzen”. EAJko Garbiñe Oiarbide zinegotziak ere mezu bat helarazi nahi izan du gaurkoan: “Hemen errealitate nazional bat dagoela uste dugu eta galdeketa demokrazia festa bezala ulertzen dugu”. Eñaut Gracia, EH Bilduren zinegotziak,  “demokraziaren alde gaudelako” elkartu direla esan du. “Demokrazia elementu fosilizatuan bihurtzea ekidin nahi badugu, herriari galdetu behar diogu”, gehitu du. Gainera, “gaur bi galdera babesteko” elkartu direla aipatu du, baina “bihar edozein galdera babestuko dugu, beti herriari galdetzen zaion bitartean”. PSE-EEtik Jose Angel Prieto ohiko zinegotzia gerturatu da. “Gauza ezberdinen inguruan galdeketa egitearekin ados nago. Independentziaren alde ez egon arren, herriak erabaki egin behar du” esan du. Hala ere, galdeketaren inguruan, “irekiagoa” eta “galdera gehiagorekin” egin beharko litzatekeela azpimarratu du. Errenteria-Oreretako Irabaziz hautesle elkargoko Ion Collar zinegotziak ere  Demoarsoren herri galdeketaren inguruko hausnarketa elkarbanatu du: “Gure Esku Dago iniziatiba babesten dugu, herriari galdetu behar zaiolako zein etorkizun nahi duen”. Hurrengo martxoaren 19an egingo dute herri galdeketa Lezo, Pasaia, Oiartzun eta Errenteria-Orereta udalerrietan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.