Gehiegizko arerio izan ziren

Athleticek Karla Lekuonan irabazi du, eta hiru puntuak eraman. Saskibaloian, Oiartzungo taldeak lehen garaipena lortu du.

oiartzun-athletic

Korner bidez hiru gol egin zituzten bilbotarrek.

Oiartzunek Athletic jaso zuen larunbat eguerdian, Karla Lekuonan. Giro ederra egon zen Oiartzungo futbol zelaian, euskal derbia bizitzeko. Zurigorriek beren maila erakutsi zuten partidaren hasieratik, eta hamazazpigarren minuturako aurreratu ziren. Aurretik, baina, Ane Otxoa atezainak bi geldiketa on egin zituen. Atsedenaldira iristear zirela, Eguzkiñe Peñak aukera polita izan zuen, baina baloia ez zen sareetara iritsi. Atsedenaldiaren ondoren, Athleticek antzeko hiru gol sartu zituen: eskuinetik ateratako kornerretako jokaldietan izan ziren hiruak. Partida erabakita zegoen ordurako, baina bizkaitarrek bosgarren bat sartzea lortu zuten. Oiartzunek, galdu arren, jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzen du. Izan ere, Espanyolek ere jipoia jaso zuen Bartzelonako derbian. Datorren igande eguerdian berriro jokatuko dute etxean, Santa Teresa taldearen kontra. Oiartzungo taldeen gainontzeko emaitzak honakoak izan ziren. Emaitzen artean nabarmenena Saskilagunak taldeak denboraldian lortutako lehen garaipena izan zen.

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Martutene-Oiartzun: 2-3.
Emakumeen Euskal Liga
  • Oiartzun B-Aurrera: 4-1.
Gizonen Lehen Erregionala. Igoera Fasea.
  • Antigua Luberri-Oiartzun B: 0-2.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Hirugarren Maila
  • Oiartzun-Goierri KE: 6-4.
Gipuzkoako Lehen Maila
  • Power Rangers-The Nest Zerbezeria: 2-3.
Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Miren Taberna-Alustiza Autobusak Orio: 8-3.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Oiartzungo Saskilagunak-Oiarso Grupo EME: 64-54.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.