Zinegileekin hirugarren zita ostiralean izango da

Bost film labur ikusteko aukera egongo da ostiral arratsaldean, Zinegileak elkartearen eskutik. Emanaldiaz gain, solasaldia ere egingo dute.

I said I would never talk about politics

Aitor Oñaederraren I said I would never talk about politics.

Zinegileak taldeak antolatutako zikloaren hirugarren saioa datorren ostiralean egingo dute. Bost film labur ikusteko aukera egongo da. Honakoak izango dira: Beti Bezperako koplak (Ageda Kopla Taldea); Zepo (Cesar Diaz Melendez); Bird Boy (Pedro Rivero eta Alberto Vazquez); I said I would never talk about politics (Aitor Oñederra); eta Decorado (Alberto Vazquez). Filmen emanaldia 19:00etan hasiko da, udaletxeko pleno areto nagusian. Gainera, solasaldia egingo dute film sorta bukatu ondoren. Apirilaren 21ean Juan Palaciosen Pedaló eskainiko dute, eta zinema zikloa ixteko, Sebastian Arabiaren Boye. Maiatzaren 12an izango da emankizun hori.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.