"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Zapore festa hastear

Astelehenean ekingo dio Euskaldarrak Elkarte gastronomikoak hogeita hamabigarrenez gastronomia erakusketari.

Euskaldarrak elkarteko kideak Gastronomi Erakusketaren aurkezpenean. ARGAZKIA: Carrera

Euskaldarrak elkarteko kideak Gastronomi Erakusketaren aurkezpenean. ARGAZKIA: Carrera

Astelehenean ekingo dio Euskaldarrak Elkarte gastronomikoak hogeita hamabigarrenez gastronomia erakusketari. Oarsoaldeko 24 elkartetako sukaldari ez profesionalek hartuko dute parte aurtengo erakusketan, asteartean egindako agerraldian antolatzaileek jakinarazi zutenez. Bi astez, apirilaren 1a arte, sukaldetan ariko dira zapore eta usain dantzan parte hartzaileak platerik onena prestatzeko lanean. Apirilaren 1ean egingo dute amaiera afaria eta sari banaketa. Errenteria-Oreretako hiru elkartek zabalduko dute erakusketa astelehenean (hilak 20) : Alkartasuna, Bi Errota eta Ondarra. Egunez egun
  • Hilak 20, astelehena: Errenteria-Oreretako Alkartasuna, Bi Errota eta Ondarra.
  • Hilak 21, asteartea: Errenteria-Oreretako Txintxarri, Ostarte eta Bukagaitz.
  • Hilak 22, asteazkena: Errenteria-Oreretako  San Huberto, Euskaldarrak eta Niessen.
  • Hilak 23, osteguna: Errenteria-Oreretako Lagunak eta Pasai Donibaneko Itsas Mendi eta Yola.
  • Hilak 27, astelehena: Errenteria-Oreretako Gure Toki eta Oiartzungo Aldeguna eta Bizardia.
  • Hilak 28, asteartea: Errenteria-Oreretako Batasuna eta Landare eta Lezoko Altzate.
  • Hilak 29, asteazkena: Errenteria-Oreretako Beraun Bera eta Pasai Antxoko La Armonia eta Lore Txorta.
  • Hilak 30, osteguna:  Errenteria-Oreretako Gau Txori eta Hermanos Camino,eta Lezoko Ixkulin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.