Oiartzungo kirol taldeen agenda (2017-03-17)

Oiartzunek Santa Teresa taldea jasoko du etzi eguerdian. Bigarren partida jarraian izango dute etxean, baina ez dute emaitza errepikatu nahi.

oiartzun-athletic

Oiartzunek bigarren aldiz jarraian jokatuko du etxean.

FUTBOLA

Emakumeen Lehen Maila
  • Oiartzun-Santa Teresa. Etzi, 12:00etan, Karla Lekuonan.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Oiartzun-Hernani: Bihar, 16:15ean, Karla Lekuonan.
Emakumeen Euskal Liga
  • Ariznabarra-Oiartzun B. Etzi, 10:30ean, Gasteizko Ariznabarra auzoko futbol zelaian.
Gizonen Lehen Erregionala. Igoera Fasea.
  • Oiartzun B-Axular Isturin. Bihar, 17:45ean, Karla Lekuonako zelai txikian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Hirugarren Maila
  • Oiartzunek atsedena dauka.
Gipuzkoako Lehen Maila
  • Egarri Taberna-Power Rangers. Gaur, 20:30ean, Villabonako Olaederra kiroldegia.
Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Irudek Barrantol-Miren Taberna. Gaur, 22:05ean, Tolosako Eskolapioetan.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Oiartzungo Saskilagunak-Atletico Saskilagunak. Bihar, 16:30ean, Elorsoro kiroldegian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.