Normaltasunez zabaldu dituzte Oiartzungo sei hauteslekuak. Oiartzuarrek 20:00etara arte izango dute botoa emateko aukera.
Oiartzunen, lehen herritarrak bozkatzen.
Iritsi da Demoarso iniziatibak prestatutako bide orriaren gailurra. 8.523 oiartzuarrek (izan) dute botoa emateko aukera. Aurrez botoa eman ez duten oiartzuarrek 20:00etara arte izango dute “Nahi al duzu euskal estatu bateko herritarra izan?” galderari
Bai ala
Ez erantzuteko aukera. Eguna herria apaintzen eta boto aurreratuak kontatzen hasi dute, eta hasieratik hurbildu dira hautesleak.
Sei bozkaleku egongo dira irekita, honako auzoetan: Iturriotz (Iturri Berrin, Bidezarra,5); Ugaldetxo (Atamitx, Rafael Pikabea,52); Altzibar (Anixetako denda, Klarene, 1); Ergoien (Pagoalde, 26);?Arragua (Carcedo zenean; Lartzabal etxadia A) eta Elizalde (Kazkazuri plaza, 2).
Bozketaz gain, Oiartzungo Gure Esku Dago-k egitarau oparoa antolatu du egun osorako, “demokraziaren festa” osoa izan dadin. Honakoak izango dira ekitaldiak:
- 10:30ean, bizikleta martxa sei bozkalekuetara, bidegorrian zehar. Plazatik hasita.
- 11:00etan, muxikoak, plazan.
- 12:00etan, kalejira, Beheko Plazatik hasita.
- 13:00etan, ekitaldia, Doneztebe plazan.
- 14:00etan, bazkari autogestionatua Doneztebe plazan.
- 16:30ean, haurren txokoa Kontzejupe plazan.
- 18:30ean, Beira eta Etiam taldeen kontzertuak Doneztebe plazan.
- 20:00etan, bozkalekuen itxiera, eta jarraian ekitaldia, Doneztebe plazan.