2016an 84 haur jaio ziren Oiartzunen, eta horietako 48ri ongietorri ekitaldia egin diete. Musika eta beste ez da falta izan.
Txiki geratu zen pleno aretoa.
Iaz jaiotako oiartzuarrei Atsolorra egin zieten atzo goizean, udaletxean. 2016an 84 oiartzuar etorri ziren mundura, eta horietatik 48 izan ziren Atsolorra egin zieten haurrak. Oiartzuar berriak lagundu zituzten guraso eta gainontzeko senideek. Goya Anduaga emagina ere bertan izan zen.
Josune Cousillas kultura zinegotziak azaldu zuenez, “komunitatearen ardura” dira haur jaioberriak. Horrez gain, euskal kulturan eta euskaraz hezteko konpromiso sinbolikoa sinatu zuten.
Musika eta kantarik ez zen falta izan. Hala, Larraitz Aristizabal eta Aritz Oiartzabal
Kapeo txalapartariak ttakunean aritu ziren; Maddi Kazabonek Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen Aitatxo eta Amatxo kantak abestu zituen, eta Alaitz Guridi eta Arantxa Ansak, sehaska kantak.
Hamaiketakoarekin bukatu zen 2017ko Atsolorra. Honakoak dira iaz jaiotako oiartzuarrak:
Lander; Manex; Xuban; Unax; Ander; Peru; Euri; Oihane; Aimar; Valentina; Mikele; Liher; Xabier; Aiert; Iara; Aitor; Alessandro; Izaro; Malen; Leire; Axel; Luka; Ibai; Oihan; Garazi; Erik; Ekhi; Unax; Daniella Amarachi; Arhane; Peru; Uxue; Noa; Inar; Mara; Martin; Ane; Amaiur; Ipar; Ander; Auritz; Luna; Owen; Ane; Fatima; Ariane; Laia; Hodei; Eneko; Malen; Noah; Xumar; Nekane; Naiara; Mare; Jon; Nora; June; Egoi; Ekhi; Ekain; Ur; Alaine; Irati; Enaitz; Malen; Malen; Ahmed; Oier; Aimar; Nora; Jose Maria; Aiert; Unai; Manex; Imran; Aimar; Zihara; Laia; Mendaur; Ekaitz; Ekain; Luca Stefan eta Jokin.