Etzi arratsaldean egingo dute martxoari dagokion plenoa. EH Bilduk mozioa aurkeztuko du, Altsasuko gertaerak hizpide izango dituena.
Otsaileko plenoa.
Oiartzungo Udalbatza etzi arratsaldean elkartuko da, hamar puntuko gai zerrenda jorratzeko. Horrela, EH Bilduk mozio bat aurkeztuko du, Altsasuko gertaerei buruzkoa.
Gainera, Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioaren iazko tarifei jarritako auzian atzera egitea berretsiko dute. Ez da herrialdeko erakunde batekin zerikusia duen puntu bakarra izango. Hala, bidegorriko obrak finantzatzeko hitzarmena ere aztertuko dute.
Ondarea ere izango dute hizpide. Hala, Arizmendienea etxea eta lorategia kultura ondasun izendatzeko eskaera ere egingo du plenoak.
Ingurumenaren arloan, zarata mapa definitzeko hasierako onarpena emango diote, hala irudituz gero. Beste hainbat puntu ere aztertuko dituzte, gehienak ohikoak. Udalbatzarra, ohi bezala, udaletxeko areto nagusian egingo dute, 19:00etatik aurrera.