Leire Galdos oiartzuarrak modu onean hasi du pala txapelketa

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia aurrera doa, eta asteburuan zortzi norgehiagoka jokatu dituzte. Finalak apirileko azken asteburuan jokatuko dituzte.

pala txapelketa oiartzun

Atzo partidak jokatu zituzten palistak.

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia aurrera doa, eta asteburuan zortzi partida jokatu dituzte Madalensoro pilotalekuan. Sei mutilek osatutako bikoteen arteko partidak izan dira —bat bertan behera geratu zen lesio bat dela eta—, eta beste bi neskenak. Horietako bikote bat da Leire Galdos oiartzuarrak Arrillagarrekin osatzen duena. Ongi hasi dute liga, 25-10 irabazi baitiete Tejedor eta Saroberi. Honakoak izan dira emaitzak: Hilak 25, larunbata
  • Aizpuru-Gastesi/Salaberria-Huegun (Lehen maila): 25-17.
  • Otxoa-Enbil/Ferrero-Goñi (Hirugarren maila): 25-18.
  • Mitxelena-Laborde/Barbulo-Luarizaierdi (Bigarren maila): 15-25.
  • Retegi-Izkue/Etxeberria-Lopetegi (Neskak): 05-25.
  • Igoa-Gamio/Iriarte-Gamio (Bigarren maila): 25-19.
Hilak 26, igandea
  • Tejedor-Sarobe/Galdos-Arrilaga (Neskak): 10-25.
  • Lozano-Nuin/Egialde-Muñoa (Bigarren maila): 23-25.
  • Zelaia-Mendigain/Juaristi-Askaiturrieta (Hirugarren maila): 25-23.
Datorren asteburuan beste hamabi partida jokatuko dituzte. Mutilen artean, final zortzirenei eta zein laurdenei dagozkien norgehiagokak jokatuko dituzte, eta nesken txapelketako bi partida izango dira. Finalak apirileko azkeneko asteburuan izango direla jakinarazi dute Girizia elkarteko pilota sailekoek. Bitartean, honakoa izango da asteburu honetako egitaraua: Hilak 31, osteguna, 11:30ean
  • Ramos-Zubimendi/Elejalde-San Miguel (Lehen maila).
Apirilak 1, larunbata, 08:00etan
  • Zelaia-Mendigain/Balda-Iribar (Hirugarren maila).
  • Etxeberria-Lopetegi/Zubieta-Mitxelena (Neskak).
  • Berho-Goñi/Egialde-Muñoa (Bigarren maila).
  • Ormazabal-Goiburu/Etxenike-Ibarra (Bigarren maila).
Apirilak 1, larunbata, 15:00etan
  • Arruti-Murua/Ferrero-Goñi (Hirugarren maila).
  • Salegi-Rodriguez/Lujanbio-Murgiondo (Bigarren maila).
  • Igoa-Gamio/Arana-Olaizola (Bigarren maila).
Apirilak 2, igandea, 08:00etan
  • Manzisidor-Pagoaga/Enbil-Otxoa (Hirugarren maila).
  • Galdos-Arrillaga/Urien-Otaegi (Neskak).
  • Arregi-Urreaga/Juaristi-Askaiturrieta (Hirugarren maila).
  • Juanena-Matxain/Etxenike-Ibarra (Bigarren maila).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.