Oiartzungo kirol taldeen emaitzak (2017-03-27)

Gizonen Oiartzun Bk Lehen Erregionaleko lehen postua eskuratu du asteburu honetan. Emakumeen talde nagusiak, galdu arren, jaitsieratik kanpo jarraitzen du.

valentzia-oiartzun

Esti Aizpuruak atezain moduan jokatu behar izan zuen, Otxoaren lesioagatik.

Albiste gazi-gozoak Oiartzun Kirol Elkarteko bigarren futbol taldeentzat. Albiste txarra neskentzat, Bizkerreren kontra berdindu baitzuten larunbatean, eta Zarautzek bere partida irabazi zuen. Ondorioz, lidertza galdu dute. Mutilen bigarren taldeak, berriz, lehen postura jauzia eman du. Euren partida irabazi zuten oiartzuarrek eta Ordiziak berea galdu zuen. Futbol talde nagusiek, berriz, galdu egin zuten. Lehen Mailako taldea, hala ere, jaitsiera postuetatik kanpo dago, arerioek ere porrotak jasan baitzituzten. Gainera, Ane Otxoa atezainak min hartu zuen belaunean.

FUTBOLA

Emakumeen Lehen Maila
  • Valentzia-Oiartzun: 3-0.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Vasconia-Oiartzun: 2-0.
Emakumeen Euskal Liga
  • Oiartzun B-Bizkerre: 0-0.
Gizonen Lehen Erregionala. Igoera Fasea.
  • Bergara-Oiartzun B: 1-2.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Hirugarren Maila
  • Otxartabe-Oiartzun: 7-2.
Gipuzkoako Lehen Maila
  • Power Rangers-Iurre Taberna Tolargi: 2-4.
Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Miren Taberna-Bar Koxka: 2-2.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • DKS-Oiartzungo Saskilagunak: 71-43.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.