"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Illunbek 30 urteak korrika ospatuko ditu

Trintxerpeko Arraun Elkarteak herri lasterketa bat antolatu du ekainaren 10erako.

Trintxerpe_Illunbe_Arraun_

Illunbe Arraun Elkartearen 25. urteurreneko ospakizunetan, talde argazkia.

Trintxerpeko Arraun Elkarteak 30. urte bete ditu aurten eta urteurrena ospatzeko I. Herri Lasterketa antolatu du. Froga ekainaren 10ean izango da, eta helburu nagusi, emakumeen artean kirola sustatzea izango du. Bi ibilbide prestatuko dituzte, 4 edota 8 kilometrotakoak aukeran. Denbora soilik ibilbide luzeenean kronometratuko dute. Izen ematea zabalik da jada Interneten, 7 euroan. Egun berean ere izango da apuntatzeko aukera, 7 euro ordainduta. Lasterketa bukatuta Sagardo Jaia antolatuko du Illunbek Serafin Esnaola plazan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.