"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Korrikaren zain, Korrika Eguna larunbatean Lezon

Musika, dantza, herri bazkaria, ipuin kontalaria eta berbena ere ez dira faltako Lezoko Korrika Batzordeak antolatu duen festan.

korrika.murala.lezo

Korrikaren murala, eta egileak.

Apirilaren 4an, asteartearekin iritsiko da 20. Korrika Lezora, eta motorrak berotzen hasteko egun osoko egitaraua prestatu dute larunbaterako Korrika Egunaren barruan. Musika, dantza, tonbola, herri bazkaria, ipuin kontalaria eta berbena ere ez dira faltako Lezoko Korrika Bazordeak, Lezoko Gazte Asanblada, Lezoko Haurren Guraso, Tiñelu elkartea, Lezoko taberna eta udalaren laguntzarekin antolatu duen festan. Tiñelun egingo dute herri bazkaria, eta parte hartzeko txartelak Tiñelun bertan daude salgai. Horrez gain, Oroitzene AEK-ko ikasleek Korrikaren murala ere egin dute, goiko irudian ikus daitekeen moduan. Egitaraua Gurutze Santuaren plazan
  • 11:00: Suziria eta bertsolariak.
  • 11:30: Txistulariak eta muxikoak.
  • 12:00: Korrika tonbola, pintxoak eta musika.
  • 13:00: Triki pintxopotea
  • 14:30: Herri bazkaria Tiñelun.
  • 16:30: Korrikako abestien zumba saioa.
  • 17:30: Haurrentzako askaria.
  • 17:45: Apaxi ipuin kontalaria.
Saldise Plazan
  • Goizean zehar pintxoak  txosnan.
  • 16:30 Nau taldearen kontzertu akustikoa
  • 19:00: Gabezin taldearekin berbena. Afarirako atsedenaldiaren ondoren jarraipena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.