Aste Santua aste ludiko bilakatuko ditu Abaraxkak

Jai egun ez diren egunen arratsaldetan hainbat ekitaldi antolatu ditu Oiartzungo udal ludotekak, 12 urte bitarteko haurrentzako.

abaraxka aste santua

Abaraxka ludotekak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen bi asteetarako.

Haurrek ostiralean hartuko dituzte Aste Santuko oporrak. Eskolarik gabe, ordu asko izango dituzte libre. Abaraxka Oiartzungo ludotekak arratsaldetarako planak antolatu ditu egun horietako batzuetarako. Ekitaldi guztiak 16:30ean hasiko dira. Hona egitarau osoa:
  • Hilak 8, larunbata: Irrati tailerra, ludotekan.
  • Hilak 10, astelehena: Irteera bizikletan, Elorsorotik Fanderiara. Ez ahaztu kaskoa!
  • Hilak 11, asteartea: Kirol egokituak, Madalensoro atzeko jolas lekuan.
  • Hilak 12, asteazkena: Hockeya, Madalensoro atzeko jolas lekuan.
  • Hilak 18, asteartea: Kanaberak zuritu, Herri Musikaren Txokoan.
  • Hilak 19, asteazkena: Artilearekin jolasean, ludotekan.
  • Hilak 20, osteguna: Musika instrumentuak sortu, ludotekan.
  • Hilak 21 ostirala: Paperezko ametsak egitasmoaren barruan, liburu edota ipuinen trukaketa.
  • Hilak 22, larunbata: Familiak auzolanean (ipuinak, askaria eta abar). Laborek Ihurritan duen egoitzan.
Zalantzak argitu edo informazio gehiago lortu nahi izanez gero, 943 50 64 12 telefono zenbakira dei daiteke, edo ludotekaren e-postara helbidera idatzi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.