Estrategia independentista hizpide izango du Arnaldo Otegik

Oiartzun Azmarrin taldeak hitzaldia antolatu du maiatzaren 4rako, eta Sortuko idazkari nagusiarekin solasaldia egingo dute.

Arnaldo Otegi

Arnaldo Otegi estrategia independentistari buruz ariko da.

Oiartzun Azmarrin taldeak hitzaldia antolatu du maiatzaren 4rako. Udaberri gorrian Euskal Errepublika marraztu leloarekin egingo dute hitzaldia. Gonbidatua Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusia —eta Filosofian lizentziatua— izango da. Estrategia independentistari buruz ariko da elgoibartarra, 19:00etatik aurrera, udaletxeko pleno aretoan. Ekhiñe Atorrasagasti kazetariak gidatuko du solasaldia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.