"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Ekintzez beteta datoz Iztieta Ondartxoko jaiak

Ostiralean hasiko dira Iztieta Ondartxoko jaiak, eta egitarau zabala prestatu du horien harira Gurekin Auzo Elkarteak. Astelehena arte, hori barne, ekitaldi ugari prestatu dituzte, haur, gazte eta helduei begira.

Haurrei begirako ekitaldui ugari antolatu dituzte. Argazkia: Carrera

Haurrei begirako ekitaldi ugari antolatu dituzte. Argazkia: Carrera

Ostiralean hasiko dira Iztieta Ondartxoko jaiak, eta egitarau zabala prestatu du horien harira Gurekin Auzo Elkarteak. Astelehena arte, hori barne,  ekitaldi ugari prestatu dituzte, haur, gazte eta helduei begira. Txupinazoa bihar jaurtiko dute auzo elkartearen egoitzan 20:00etan, ferianteek piztuko dute. Urteetan zehar. Ferianteen elkarteak auzoarekin izandako kolaborazioari aitortza egin nahi diote horren bidez. Txapelketak, tailerrak, dantzak, musikak, herri bazkariak, haur jolasak… egitarau zabala auzotar guztiek, zein kanpotik heldutakoek goza dezaten. Egitaraua Bihar, ostirala
  • 20:00: Txupinazoa Gurekin Auzo elkartetik. Ondoren trikitilariak, buruhandiak eta poteoa auzoan barrena. Muxikoak Diputazio plazan.
Etzi, larunbata
  • 09:00: Futbol kanporaketak, Ondartxo kirolgunean.
  • 11:00: Futbolin txapelketa Alotza tabernan.
  • 11:30: Hobby Carsek antolatutako miniaturazko trenaren jardunaldia Diputazio plazan.
  • 13:00: Tortilla txapelketa David tabernan.
  • 16:30: Tailerrak eta txokolate jatea Diputazio plazan.
  • 18:00: Zumba eta zumbaton, Diputazio plazan.
  • 19:00: Gazteek antolatutako flashmoba auzoko kaleetan barrena.
  • 23:30: DJekin berbena Argi tabernan.
Igandea, apirilak 30
  • 09:00-12:00: Arrantza txapelketa Iztieta Pasealekuan.
  • 11:00: Karate erakusketa Ken Sei gimnasioaren eskutik, Diputazio plazan.
  • 11:30: Hobby Carsek antolatutako Slot (Escalectric) jardunaldia, Diputazio plazan.
  • 11:30: Amulleta Danborraren Kofradiaren danborrak eta buruhandiak auzoan barrena.
  • 12:30: Toka txapelketa (eta bote txapelketa umeentzat) Diputazio plazan.
  • 17:00: Haur jolasak, mozorro lehiaketa eta txokolate jatea Diputazio plazan.
  • 17:00: Slot (Escalectric) txapelketa kategoria absolutuan Gurekin Auzo elkartean.
  • 18:00: Ping-pong txapelketa Ondartxo kirolgunean.
  • 23:00: DJekin berbena Diputazio plazan.
  • 24:00: Zezen suzkoa.
Astelehena, maiatzak 1
  • 09:00: Futbol finalak Ondartxo kirolgunean.
  • 10:00: Krosa Gurekin auzo elkartean.
  • 11:00: Cristina Lustresekin ileapaintzea Paaia kalean.
  • 11:30: Slot (Escalectric) haur txapelketa Diputazio plazan.
  • 12:00: Meza auzoko parrokian.
  • 12:00: Batasuna elkartearen danborrada auzoan barrena.
  • 14:30: Herri bazkaria Batasuna elkartean.
  • 16:30: Zinea eta krispetak Gurekin auzo elkartean.
  • 18:30: Furiusek antolatutako jai amaiera Diputazio plazan.
  • 20:00: Sari banaketa
  • 21:00: Iztieta pasealekuko zubian jaien amairako traka.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.