"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Euskal Herriko sabaien hirugarren irteera antolatu du Urdaburuk

Behe Nafarroako Okabe (1.466) mendira egingo du, txangoa Burdinkurutzeta lepoan hasi eta Haltza lepoan amaituko du.

Okabe mendira joango da Urdaburu.

Okabe mendira joango da Urdaburu.

Urdaburu Mendizale Elkarteak Euskal Herriko sabaien hirugarren irteera egingo du maiatzaren 6an, larunbatarekin. Behe Nafarroako Okabe (1.466) mendira egingo du, txangoa Burdinkurutzeta lepoan hasi eta Haltza lepoan amaituko du. 18 kilometroko luzera izango du ibilbideak denera eta 900 metroko desnibela. Bost orduko iraupena izango du irteerak. Autobusa Errenteriatik irtengo da 07:30ean Zumardiko autobus geltokitik. Parte hartu nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo behar dute, Juan Olazabal 23, edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu astearte eta ostegunetan 20:00etatik 21:30era.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.