Belaunaldi ezberdinen artean abestuko dute bihar, ludotekan

Haziak egitasmoak bat egin du Torri Gukin programarekin. Adin ezberdinen arteko kultura transmisioa landu nahi dute bihar.

gitarraEuskal abestien kantaldia antolatu dute bihar arratsalderako. Ez nolanahikoa: belaunaldi ezberdinen artekoa izango da saioa. Haziak eta Torri Gukin egitasmoek bat egingo dute bihar. Haziak-ek hezkuntza formala, ez-formala eta pertsonen harremanak lantzen ditu. Torri Gukin-ek, berriz, adineko oiartzuarrenaisialdia, gizarteratzea eta parte hartzea dinamizatzea eta bultzatzea du helburu. Ez da lehenengo aldia bi egitasmoek bat egiten dutela. Adinekoei eta haurrei emakume gitarristak batuko zaizkie. Euskal ondare kulturalaren transmisioa landuko dute bertan, honako abesti hauekin, besteak beste: Mendian gora haritza, Txoriak txori eta Maite zaitut. Saioa 17:00etan hasiko da, Abaraxka ludotekan, eta sarrera doan izango da. Harremanak estutzeko eta “modu alai eta jostagarrian komunikatzeko” deia luzatu dute antolatzaileek. Guraso tailerra Kantu saioa ez da izango bihar arratsaldean Abaraxkan egingo duten ekitaldi bakarra. Haur Hezkuntzan dabiltzan haurren gurasoentzako tailerra egingo dute bertan. Mugei buruz ariko dira, 14:45etik 16:15era. Datorren astean, berriz, Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoentzako saioa egingo dute. Gatazkei buruzko saio praktikoak egingo dituzte. Bi kasuetan, Javi Bravo gizarte hezitzailea izango da gidaria, eta aurreko saioen jarraipena izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.