Ramuntxo Sagarzazuk Oiartzunera bueltatzeko baimena jaso du

2015eko abendutik konfinatua bizi izan da Frantziako Estatuko Akitania Berria eskualdean. Etxera bueltatu arren, kargu judizialak mantenduko dizkiote.

ramuntxo sagarzazu

Sagarzazu, 2015ean espetxetik irten zenean [Argazkia: Etxerat].

Ramuntxo Sagarzazu oiartzuarrak sorterrira itzultzeko baimena du. Frantziako Estatuko Akitania Berria eskualdean zegoen konfinatua, eta Oiartzunera baimena eman zioten atzo. Hala ere, dituen kargu judizialak mantenduko dizkiote. 2015eko irailaren 22an atxilotu zuten, Baigorrin (Nafarroa Beherea). Kartzeleratu, eta 2015 urteko azken egunean irten zen Fleury-Merogis espetxetik. Ordutik kontrol judizialpean bizi izan da, Frantziako Estatuko mugetatik atera ezinda.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.