"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

San Isidroren omenez, jaiak Zamalbiden

Larunbatetik astelehenera bitarte egitarau zabala prestatu du Zamalbide-Bentak auzo elkarteak.

Larunbatean hasiko dira Zamalbide-Bentak auzoko jaiak. Argazkia: Kronika.eus

Larunbatean hasiko dira Zamalbide-Bentak auzoko jaiak. Argazkia: Kronika.eus

San Isidroren omenez, jaiak egingo dituzte asteburuan Zamalbide-Bentak auzoan. Larunbatetik astelehenera bitarte egitarau zabala prestatu du auzo elkarteak. Larunbatean, haur eta gazteen eguna izango da eta igandean berriz,  jubilatuen eguna. Egitaraua Maiatzak 13 larunbata, haur eta gazteen eguna
  • 10:00: Txupinazoa jaiei hasiera emanez.
  • 10:30 – 13:30: Haur jolasak, puzgarriak eta tailerrak Perurenako frontoian egun osoan zehar.
  • 13:30: Haur bazkaria Auzolan Elkartean.
  • 15:30: Pello Añorga ipuin kontalaria Perurenako frontoiko lokalean.
  • 16:00: Mus txapelketa Auzolan Elkartean.
  • 16:30: Eguraldi ona izanez gero apar festa frontoiaren kanpoko aldean. Bainujantzia eta uretako oinetakoak eramateko eskatu dute antolatzaileek. Eguraldi txarra eginez gero tailerrak lokalean.
  • 18:00: Txokolate jatea bizkotxoekin.
  • 20:30: Herri afaria musika giroarekin alaituta eta Txikiren bakarrizketarekin Auzolan Elkartean
Maiatzak 14 igandea, jubilatuen eguna
  • 10:00: Herri-meza.
  • 11:00: Salda eta bertsolariak eliz atarian: Anjel Mari Peñagarikano, Maialen Akizu eta Xamoa.
  • 12:00: Auzoko 2. Pala Txapelketako finala Perurenako frontoian.
  • 14:00: Jubilatuen omenaldiko bazkaria bertsolariekin girotua Auzolan Elkartean.
  • 18:00: Herri Kirol Festa. Harri probak, eta zaldi-probatan Joxe Inazio Zerain eta Andoni Mendizabal. Bertsolariak ere arituko dira. Sarrera doan.
Maiatzak 15 astelehena, San Isidro eguna
  • 10:45: San Isidro zaindariaren ibilaldia elizaren inguruan.
  • 11:00: Herri-meza.
  • 11:45: Salda eta bertsolariak eliz atarian: Maialen Akizu eta Xamoa.
  • 14:00: Lagun arteko bazkaria Auzolan Elkartean.
  • 18:00: Idi probak. Intziñarte (Rafa Irarreta), Matxain eta Aburuza. Idi parea, 2000 kiloko harriarekin pisu librean. Sarrera doan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.