Perurenako Auzolan frontoiko probalekuan 56 plazako marka jarri nahi du Emarri harri proba taldeak, zaleen animoen laguntzarekin.
Marka berria ezarri nahi dute igande arratsaldean.
Emarri harri proba taldeak marka propio berria jarri nahi du datorren igandean, Perurenan. Zamalbide eta Bentetako festen egitarauaren barruan, 56 plaza egin nahi dituzte Emarrikoek. Horretarako hamarna minutuko bi saio egingo dituzte, tartean hamar minutuko atsedenaldia hartuta.
Emarriren urteroko erakustaldia Oiartzun, Astigarraga eta Errenteria-Orereta artean dagoen auzoko festetako
klasiko bihurtzen ari da. 2015ean 42 plaza eta 47 zentimetro egin zituzten, eta iaz marka hori gainditzea lortu zuten. 43 plaza eta zazpi zinta egin zituzten taldekoek.
Aurten jarritako erronka ea gainditzen duten ikusi nahi duenak, Perurenako Auzolan pilotalekura joan beharko du etzi. Proba 18:00etan hasiko da. Emarri harri proba taldeak ahal bezain beste jende hurbiltzera gonbidatu du. Ziur euren animoek harriaren zama arintzen dutela.