Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kultura ardatz, festa helburu

Bihar ospatuko dute oiartzuarrek II. Euskal Jaia herriko kaleetan barrena. Oiartzungo dantza, musika, kirol eta gastronomia elkarteak bigarrenez batu dira, euskal kulturari bultzada emateko.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2017/05/12

Jende mordoa gerturatu zen iaz Oiartzungo herriko plaza eta kaleetara Euskal Jaia ospatzera.

Ohikoa da Euskal Herriko herrietan euskal jaiak egitea. 1853. urtean, Anton Abadia geografo eta euskal kulturaren sustatzaile garrantzitsuak Urruñan lehen euskal jaia egiteko ideia izan zuenetik, zentzu horretako hamaika ospakizun egin dira gure herrietan. Donostia, Zarautz, Ordizia… Herritar askok euskal jaiaren eguna handiz biribiltzen dute egutegian, urteko festa handia delako eurentzat, bai ala bai ospatu beharreko horietakoa. Oiartzun ere euskal festaren trenera igo da. Bihar da herrikoa. Iaz antolatu zuten lehenengoz Oiartzungo Euskal Jaia. Aurten bigarrenarekin datoz, gogoz, euskal kultura herrian zehar sustatzen jarraitzeko asmoz. Goiz-goizetik baserritarrez jantzi eta kalera aterako dira, bertako kulturak eskaintzen dituen aukerak eta baliabideak festa giroan bizitzeko. Dantza, musika, jatekoa, edatekoa… Ez da ezer faltako Oiartzungo kulturaren adierazpide izango den egunean. Gernika, aitzindari Dena duela bi urte hasi zen, Oiartzungo Olarri Dantza Taldea Gernikako Euskal Jaira gonbidatu zutenean, hain zuzen ere. Zazpi-zortzi neska oiartzuarrez osatutako talde bat bertan dantzan izan zen, eta izugarrizko egun ona pasatu ondoren, ‘Oiartzunen zergatik ez dugu egiten?’ galdera euren buruari egin zioten. Erantzuna argia izan zen: ‘Noski baietz!’. Gernikan bizitako esperientzia «bikaina» izan zela onartu du Haizea Saez Olarri Dantza Taldeko kide eta festaren antolatzaileetako batek. Oiartzungo egitarauaren eredua Bizkaiko herritik hartu zuten, Gernikako esperientzia «oso polita» iruditu zitzaielako. Beraz, Olarri lanean jarri zen, 2016rako Oiartzunek ere ospakizun berbera izan zezan. Oiartzunen ere horrelako jarduera bat aurrera eramatea posible zela argi ikusi zutela adierazi du Saezek. Horrela, iazko Oiartzungo I. Euskal Jaia antolatu zuten. «Gogoz eta irrikitan ekin genion horri», gehitu du. Araitz Iparragirre oiartzuarra ere zazpi-zortzi dantzarik osatutako taldearen partaide izan zen, Oiartzungo Euskal Jaiaren sorrera horretan. «Kulturaren inguruan urte guztian zehar lanean gabiltzan talde eta pertsonak elkartzeko eguna» da Iparragirrentzat, «denen artean» euskal kulturaz gozatzeko aukera ematen duen eguna. Elkarte ezberdinen lana batzea «oraindik Oiartzunen egin ez zen zerbait» zela uste dute antolakuntzatik. Eta hori da egunaren beste ardatzetako bat: herriko eragileen arteko elkarlana. Haizea Saezek aipatu du «dantza, pilota, abesbatza… Euskal kultura oinarri duten hainbat elkarte» batzeko intentzioa izan zutela hasieratik. Urtean zehar, «egun jakinetan» ekitaldi mordoa egiten dute, «eta horiek egun berean elkartzeko nahia izan genuen», argitu du Saezek. Aurtengo egunaren antolaketarako, iazkoan bezala, herriko hainbat eragilerekin izan dute harremana. Haurtzaro, Elizalde, Olarri bera, Oiarpe pilota eta pasaka taldea, Lartaun abesbatza, Herri Musikaren Txokoa, edota Oiartzungo Helduen Tailerra izan dira, besteak beste, II. Euskal Jaiaren antolaketa lanetan aritutako elkarteetako batzuk. Kultura sustatzea xede Euskal Herriko gastronomia, herri kirolak, musika eta dantza presente izango diren eguna biziko dute bihar oiartzuarrek. Kultura ardatz dutela, festa paregabea egingo dute. Biharko eguna azken urtean oiartzuarrek irrikitan itxaron duten horietako festa da. Etxeko txikienek eta handienek, denek izango dute euren txokoa Oiartzungo kaleetan. Euskara eta euskal kulturaren alde aldarria egiteko agertoki bihurtuko da bihar herria, iazko martxoan bezalaxe. Egiten den tokian egiten dela ere, euskal jaia euskal kultura herritarren artean sustatzeko eguna da. «Egunak bultzada ematen dio euskal kulturari», dio Iparragirrek. Euskal kulturaren inguruan «hainbat elkarte bazirela» bazekiten Olarri taldekoek, baina plaza mugatuak direla eta, «kalera ateratzeko laguntza» behar zuten, oiartzuarrei «euskal kulturaz ere goza daitekeela» erakusteko. Bazkaria, autogestionatua Biharko egitarauaren barruan, goizeko eta arratsaldeko ekitaldiez gain, herri bazkaria antolatua zuten Madalensoro pilotalekuan. Hala ere, bazkaria, hasiera batean pentsatua zegoen bezala behintzat, bertan behera geratu da, hainbat arrazoigatik. Festa, baina, ez da bere horretan geratuko. Oiartzungo gazte eta helduek jada alternatiba bat martxan jarri dute: herriko plazan bazkari autogestionatua antolatu dute, tripak ondo bete ondoren, egun osoko egitarauari aurre egin ahal izateko. Iazko festatik, «jendea oso gustura» atera zela nabarmendu nahi izan dute Olarri Dantza Taldeko kideek, dena ongi atera zela. Iparragirreren esanetan, arrakastatsua izan zen. «Bazkariko txartel guztiak saldu ziren eta herriko plaza leporaino izan zen», gehitu du. Maiatzera Aurtengo euskal jaia, iazkoa ez bezala, maiatzean da. Herrian egiten diren bestelako jarduerengatik, aurtengo festa maiatzean egiteko erabakia hartu zuen antolaketa lanetan ari den taldeak. Hemendik aurrera data mantendu nahi dute, «urtero errepikatuko den erreferentzia eguna bihurtzeko». Iaz, eguraldia ez zuten lagun izan, baina jendearen erantzuna «oso ona» izan zela aitortu dute antolatzaileek. Euriarengatik arazoak izan arren, dena oso ondo joan zela esan dute bi dantzariek. Lehenengoa izateko, hasiera batean zituzten espektatibak «erabat» bete dituztela uste dute. Beraz, dena prest dago biharko. 10:00etatik aurrera, azoka, talo saltzaileak, pilota partidak, erraldoiak, dantza saioak, musika edota erromeria izango dira menuaren barruan. «Ea jende asko animatzen den euskal kulturaren alde lan egitera», esan du Iparragirrek. Bere nahia oiartzuar gehienen berbera da: euskal kulturaren egun handia behar bezala ospatzea, baserritarrez jantzita, eta dantza eta kantuan, betiere gogo oro kalean erakutsiz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.